XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) batez ere, 1920ko Austriar Konstituzioaren ereduen zordun izango zen (31) Austriar Konstituzioak Espainiako 1931koan izan zuen eragina, eskuduntza banaketa antolatu eta eratzeko irizpide material eta funtzionala tinkatzerakoan, dagoenik, garaiko autore batzuek kontsideratua izan zen: ROYO VILLANOVA, S., El Estado..., op. cit., 266 o.; LLORENS E.L., La autonomía..., op. cit., 215 o.. Egun, eragin honi buruzko ikerlarien artean: FERNANDEZ SEGADO, F., Las Constituciones..., op. cit., 630 o.; eta batez ere JIMENEZ ASENSIO, R., Las competencias..., op. cit., 53 eta h., zeinek II. Errepublikako konpetentzi banaketa sistemaren ikerketa sakon bat egiten duen, bereiziki erregioen eskuduntza exekutiboen arlokoa..

Argi dago, Estatu eta erregio autonomoen arteko konpetentzi banaketaren antolamendua, ereduaren zernolakotasuna erabakitzeko garrantzia izugarriko osagaia zenez, hainbat ahalegin politiko eta eragin juridikoen jokupean aurkituko zela, batez ere eredu federalen joera gero eta eskuduntza gehiago Estatuko organuetan pilatzea zen sasoi hartan (Estatu kideentzako suposatzen zuen murrizketarekin).

Eragin eta joera hauek berehalako isladapena izango dute 1931ko Konstituzioan.

Honela, eztabaida konstituziogile istilutsuaren ondoren, azkenik, Batzordearen diktamenean banaketa hirukoizko oinarrizko modelu bat atera zen garaile.

Modelu honen zutabea ondorengo printzipio hauek eraikitzen zuten:

a) Estatuaren eskuduntza esklusiboa ziren gai edo materiak (32) 1931ko Konstituzioaren 14. artikulua., zeinetan, honi, legegintza eta materia horiei buruzko exekuzio zuzena esleitzen zitzaion.

Erregio autonomoak, berriz, hasiera batez behintzat, arlo hauetan eskudun gabeak ziren.

b) Legegintz eskuduntza Estatuari bakarrik esleituta zeukaten materiak, zeinen exekuzioa erregio autonomoei esleitua izan zitekeen en la medida de su capacidad política, a juicio de las Cortes (33) Konstituzioaren 15. artikulua..

d) Lehenagoko bi multzoetan kokatzen ez diren gaiak, zeinetako legegintza eta exekuzioa erregio autonomoena izan zitekeen conforme a lo que dispongan los respectivos Estatutos aprobados por el Parlamento (34) 16. artikulua..

Beraz, Llorens-ek dioen bezala, La Constitución contiene únicamente la declaración de la posibilidad de la autonomía para algunas colectividades territoriales integrantes, sin especificar ni garantizar su grado y extensión modificables siempre por el órgano legislativo (35) La autonomía..., op. cit., 200. o.. Azpimarraketa gurea da..

Berriro ere argi gelditzen da Estatutuetan eskuhartzeko Estatuko Gorteek izan zuten askatasuna.

Dena den, hasierako konpetentzi banaketa hirukoiz hau, beste zenbait aurrikuspen konstituzionalek eskeintzen zuten jokua zela medio, aldatua izan zitekeen:

1) 18. artikuluak cláusula residual delakoa Estatuaren alde tinkatzen zuelako(...)